XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Begiak itxita! erantzun zion Juan Soldauk.

Apostua egin zion orduan nagusiak eta diru asko jokatu irudigileari, baietz lan hobea egin bere mutilak.

Hamabost eguneko denbora eman zien biei.

Erakusketa herriko plazan egin behar zuten.

Hamabost egun horietan Juan Soldauk ez zuen deus gertatu; ez hasi ere.

- Erakusketa bihar duk, esan zion arotzak, eta ez duk ezer egin. Apostua galdu diat, noski.

- Ez duzu bihar hori esango.

- Lanean hasi gabe nola irabaziko duk, bada? - Lana esan duzu? Honela egiten dut nik lana.

Hartu zuen sutegitik * burdin zahar bat eta nagusiari erakutsiz: - Ikusten duzu hau? Arotza zara zu eta ulertuko duzu: burdinarekin irabaziko diot nik apostua. Ikus nola!.

Sutegia piztu, burdina goritu eta mehe-mehea egin zuen lehenik.

Gero pixkana-pixkana arrautze haundi baten moduan borobildu eta ataka ezarri zion bere sarraila eta guzti.

Hoztu bezain laster bizkarrean hartu eta badoa irudigileak santu guziak txukun ezarriak zituen plazara.

Ikusten zuten guziek barre egiten zioten: - Burdin zahar batekin irabazi nahi dik apostua! entzuten zien esaten hango jendei.

Irudigilearen bilduman, bestealde, baziren zoragarriak.

Bizidunak iduri zuten batzuk.

Mintzatzen hastea bakarrik falta zitzaien.

Lanik hoberena zein zen erabakitzeko ordua iritsi zelarik, irudigilearen santuak ikusi zituzten lehenik.

Arotzaren mutilarengana joan ziren gero burdin haren misterio izkutua zer zen ikasi nahian.